
Goirigolzarri jaunaren pentsio ederra
Egia da 30 urte zeramatzala BBVAn, kontseilari-delegatua zela, ez ziotela inoiz zuzendaritza eman, ez baitzen Gonzalezen gustukoa. Baina harrigarria da emanen dioten saria 53 milioi euro. Urtero 3 milioi, ez da ez, diru kopuru makala.
Lotsa-emangarria da horrelako dirutzak jasotzea jendea EREak direla-eta langabeziara doanean. Horrelako dirutzak zerga indartsuak behar lituzkete. Harrigarria bada ere, Salgado ministro andereak ez du begi onez ikusi dirutza hori eta ez dela etikoa esan du.
Ulertzekoa da ardura handiko pertsonek soldata handixeagoak izatea, baina hortik horrelako kopuruetara iristeak ez du ez hankarik eta ez bururik.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada